XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Europako ikerketa gastu erdia EAEn biztanlekoEuropako Batasunean Ikerketa gehi Garapen (I+G) atalera batez beste bideratzen den diruaren erdia gastatzen da Euskal Autonomi Elkartean, Fernando Buesa Gasteizko Hezkuntza sailburuak atzo jakinarazi zuenez.
Buesaren arabera, Europako Batasunean biztanleko gastatzen denaren % 54 bideratzen da EAEn I+G, atalera.
Espainiako datuekin alderatuz gero, Estatuan baino % 58 gehiago inbertitzen da ikerketa eta garapenean.
I+G jarduera batez ere enpresetan garatzen da eta finantzaketa publikoa herenera ere ez da iristen.
Europako Batasunean finantzaketa publikoaren maila antzerakoa da.
Espainian, berriz, % 45era iristen da.